Aurreko urteetan bezala, Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko 18 eta 34 urte bitarteko 25 gazteri zuzendutako Enplegu Anezka programa martxan jarri du Bizkaiko Foru Aldundiak -DEMA Enpresa Garapenaren bitartez-. Interesaturik daudenak izena eman behar dute online anezken webgunean, DEMAren webgunearen bitartez edo DEMAren egoitzan bertan (Fanderia kalea 2, Barakaldo). Izena emateko epea zabalik egongo da uztailaren 1era arte.
Nerbioi-Ibaizabaleko Anezka osatuko duten 25 gazteak bost hilabetez bilduko dira Arrigorriagan eta aholkulari bat izango dute laguntza emateko. Hala nola, tresna berriak emango dizkie trebetasun profesionalak indartzeko, enplegagarritasuna hobetzeko eta lan-munduan txertatzeko aukera berriak izan ditzaten.
