Argazkian Harro (Basauri-Galdakao), Kiñubak (Galdakao) eta Trastorna2 (Basauri)
Elortegi Anayak, Los Cosmeticos eta Noga dira aurtengo Rockein lehiaketako finalista nagusiak. Finala maiatzaren 13an izango da Social Antzokian
Rockein lehiaketak bosgarren edizioko finalistak zeintzuk diren jakinarazi du. Elortegi Anayak (Bakio), Los Cosmeticos (Bilbo) eta Noga (Zarautz) dira sari nagusia eskuratzeko aukerak izango dituztenak. Era berean, tokian tokiko saria lortzeko hautagaiak dira hauek: Harro (Basauri/Galdakao), Kiñubak (Galdakao) eta Trastorna2 (Basauri).
Finala maiatzaren 13an, larunbatez, izango da Basauriko Social Antzokian 21:00etatik aurrera, sarrera doan. Kontzertuaren ondoren, epaimahaiak talde irabazleak aukeratuko ditu: talde irabazlea, tokiko talderik onena, euskarazko talderik onena eta ikus-entzuleen talderik gogokoena.
MAZ BASAURI JAIALDIRAKO ZOZKETA
Ikus-entzuleen talderik gogokoena bozkatzeko epea apirilaren 23ra arte egongo da zabalik Rockeineko Facebookean. Parte hartzaile guztien artean MAZ Basauri jaialdirako bi bono bikoitz zozketatuko dituzte. Tartean, talde hauek izango dira aurtengo MAZen: Zea Mays, Leon Benavente eta Fuel Fandango.
