Sareak

☉ Hego Uribe

Udari hasiera emateko San Joan suak, Hego Uribeko udalerrietan

Ekainaren 23tik 25era Hego Uribe eskualdeko udalerriek San Joan suak piztuko dituzte. Auzo batzuk, gainera, jaiak ospatuko dituzte asteburuan zehar.

|

basauri pozokoetxe 2015 san juan sua

Ekainaren 23tik 25era bitartean Hego Uribe eskualdeko udalerriek San Joan suak piztuko dituzte. Auzo batzuk, gainera, jaiak ospatuko dituzte asteburuan zehar

Arrigorriagak, Basaurik, Etxebarrik, Galdakaok, Ugaok eta Zaratamok udako solstizioari hasiera emateko San Joan suak piztuko dituzte ekainaren 23an. Gainera, udalerri batzuetako auzoek San Joanen omenez jaiak ospatuko dituzte: Basozelai eta Pozokoetxe auzoek Basaurin eta Urreta auzoak Galdakaon.

SAN JOAN SUAK+JAIAK HEGO URIBEN – EGITARAUA

Ekainak 23, ostirala

ARRIGORRIAGA. Mendikosolobarrena eta Mintegia parkea

17:00-20:00 Haurrentzako puzgarriak eta tailerrak. Gazte eta helduentzako surf mekanikoa eta bumper balls

20:30 Txokolatada

22:30 Sua piztea

22:45-00:00 Dantzaldia

BASAURI. Basozelai

18:00 Pregoia eta txupinazoa: Cespa RSUren eskutik

18:30-19:30 Euskal erromeria

20:00 Kosti-potea

19:00-21:00 Karaoke txapelketa

21:00 San Joan sua, Zapali taldeak girotua

22:00-00:00 Kontzertua: Flamenkito de barrio

00:00-03:00 Musika: Alex DJ

BASAURI. Kareaga

21:30 Txokolatada

22:00 San Joan sua

BASAURI. Pozokoetxe

18:00 Txupina eta jaien hasiera

18:00 Umeentzako tailerrak ingelesez

19:30 Buruhandiak

20:30 Txokolatada

21:30 Kalejira Batukones taldearekin

22:30 San Joan sua

23:00 Erromeria: Ezetz

BASAURI. San Migel

17:00 XIII. Ur borroka

18:00 Txikientzako azkaria

20:30 Txorizoa sagardoan egosia eta musika

22:00 San Joan sua eta ondorengo diskofesta

ETXEBARRI. Udaletxe plaza

19:00 Haurrentzako diskofesta: Mugi Zaitez

20:00 Txokolatada

21:00 San Joan sua

GALDAKAO. Santi Brouard eta Mugaburuko landa

22:00 San Joan sua Santi Brouard plazan Andra Mari Dantza Taldearekin

22:45 San Joan gaua Mugaburuko landan, Guzur Aretxa Kultur Elkartearen eskutik

23:00 Erromeria Mugaburuko landan: Trikizio

GALDAKAO. Urreta

17:00 Jolasak eta aurpegi-margoketa

19:00 Pregoia eta jaien hasiera. Aurten, Igor Anton txirrindulariaren eskutik+

19:00 Batukada: Samba and Roll

19:00 Txosnen irekiera eta Rally Poteoko txartelen banaketa

20:00 Jazz dantza modernoa eta funky erakustaldia, Baile Leiva akademiaren eskutik

22:00 San Joan sua, konjuroa eta txistorrada

23:00 Musika: Bilbo DJ

01:00 V. Kantzontzilo eta kulero lasterketa

04:00 Txosnen itxiera

UGAO. Herriaren enparantza

18:30 Burhandiak

20:00 Dantzaldia: Arizgoiti taldea

22:30 San Joan sua eta txokolatada

23:00 Dantzaldia: Arizgoiti taldea

ZARATAMO. 

19:00 San Joan sua, musika eta txokolatea

Ekainak 24, larunbata

BASAURI. Basozelai

09:30 Txupina

10:00 Futbola: Baskonia Beteranoak vs Edudoga taberna

11:00-21:00 Skate txapelketa

11:00-13:00 Kalejira eta txistulariak

11:00-13:00 Puzgarriak

11:00-14:00 Tortila txapelketa (Auzo Elkartearen kontura izango dira patatak, arrautzak eta tipulak)

12:00 Perretxiko erakusketa

17:00-18:00 Bitsa jaia

18:30-20:15 Sevillanak

21:00 Txistorrada

21:00-23:00 Zezen mekanikoa

23:00-03:00 Dantzaldia: Pensilvania orkestra

BASAURI. Pozokoetxe

08:00 Txupina

11:30 Umeentzako jolasak: puzgarriak, zezen mekanikoa, jolas kooperatiboak, gurpil gaineko zirkuituak, hondartza txikia, tailerrak, cake pop…

12:00 Kalejira Haize Doinu taldearekin

13:00 Apar jaia

18:00 Haurrentzako betiko jolasak

18:00 Erromeria: Txitxarrilloa

20:30-22:00 Tortila patata lehiaketa

23:00 Urban Battle Fest jaialdia: Follow The Party DJ, Oilar-joko txapelketa, Hip-hop erakustaldia (Biarte Dantza Eskola), Afro Dance, The Master Crew eta Beatbox erakustaldia

GALDAKAO. Urreta

12:00 Txosnaren irekiera

12:30 Patata tortila lehiaketa

12:30 Haurrentzako jolasak

12:30 Zezen-mekanikoa

13:00 Rally Poteoa. Pintxoen dastaketa doan

13:00 Maximo Moreno Musika Eskolako emanaldia

13:00 Aikidö erakustaldia

13:30 Batukada: Samba and Roll

14:00 Tortilen aurkezpena, balorazioa eta sari-banaketa

16:00 Bitsa jaia

17:00 TxikiDYA osasun txapelketa

17:30 Zezen-mekanikoa

18:30 Txokolatada

19:00 Kalejira eta animazioa

19:00 Zuek bai zuek txapelketa

21:00 Zezen-mekanikoan erresistentzia lehiaketa eta sari-banaketa

23:00 Erromeria: Remix orkestra

UGAO. Markio

11:00 Markiorako kalejira (Herriaren Enparantzatik irtengo da)

12:00 Puzgarriak

12:00 Meza San Joan baselizan eta luntxa

14:00 Paella lehiaketan izena emandako paellen aurkezpena eta sari-banaketa

17:00 Buruhandiak

17:30 Erromeria: Bidebieta trikitilariak

18:00 Etorki Dantza Taldearen agerraldia

18:30 Erromeria: Bidebieta trikitilariak

Ekainak 25, igandea

BASAURI. Basozelai

09:30 Txupina

10:30 Futbola: Ajax-Puerto Sport-Independiente

11:00-13:00 Kalejira dultzaineroekin

11:00-13:00 Puzgarriak

11:00-13:00 Haurrentzako tailerrak

11:00-14:00 Motor ibilaldia

15:00 Herri bazkaria (arroza Auzo Elkartearen kontura)

16:30 Mus txapelketa Edudoga tabernan

17:00-19:00 Puzgarri berezia: Erortze askea

18:00 Partxis txapelketa Miramar tabernan

18:00-20:00 Diskoteka: DJ JK

20:00 Jai amaiera

BASAURI. Pozokoetxe

08:00 Txupina

09:00 Paella txapelketa

11:00 Gazteentzako tailerrak

12:00 Kalejira Danbolin Txistu Elkartearekin

13:00 Dantza erakustaldia: The Masters

14:30 Paellak aurkeztu eta sari-banaketa

17:30 Guztientzako jolasak

18:30 Erromeria

21:00 Traka eta jai amaiera

GALDAKAO. Urreta

11:00 Artisau azoka

12:00 Txosnen irekiera

12:00 Paella txapelketa

12:30 Kalejira eta animazioa

13:00 Rally Poteoa

13:00 Meza nagusia

13:30 Sevillanen erakustaldia

14:30 Paellen aurkezpena, balorazioa eta sari-banaketa

15:00 Herri bazkaria (mahaiak eta aulkiak Jai Batzordearen esku)

18:00 Trial eta Flatland erakusketa

20:00 Oliver magoa eta Eva

21:00 Rally Poteoko sariaren zozketa

22:30 Jaien amaiera

☉ Hego Uribe

Hego Uribeko mendizaleak Untzuetara igotzeko deitu dituzte Nafarroaren egunean

11:30ean hamaiketako herrikoia prestatu dute eta 12:00etan aurreskua eta ekitaldia antolatu dute maiatzaren 25ean

|

Untzueta // Geuria

Maiatzaren 25ean Nafarroaren Eguna ospatuko dute Untzueta gazteluan eta gailurrean, urtero lez, jarduera bi prestatu dituzte. 11:30ean hamaiketako herrikoia prestatu dute eta 12:00etan aurreskua eta ekitaldia antolatu dute.

Iazko maiatzean GEURIAn aipatu lez, Aitzol Altuna ikerlariak La tenencia del valle de Orozko liburuan azaldu bezala, mendiaren inguruak (Hego Uribe barne) Nafarroako Erresumaren parte ziren 1199-1200 urteen artean gaztelarrek konkistatu zituztenera arte. “Guk jatorri historiko eta lurraldekotasun hori gogora ekarri nahi ditugu”, diote antolatzaileek.

GEURIAk Gure Gerrak izeneko monografikoa argitaratu zuen 2022an (PDFa hementxe irakur daiteke), eta bertan kontatzen diren istorioen artean Jentilak Untzuetan boloetan jolastu zutenean izeneko erreportajea kontatzen da. Erreportajeak mitologia eta historia uztartzen ditu Arrankudiagako Txomin Egiluz ikertzailearen eta Juan Manuel Etxebarria etnolinguista galdakoztarraren eskutik.

Untzuetan, bilin-boloka

Orain dela mila urte inguru, XI. mendean, Nafarroako Erresuma indartsua zen garaietan, Bizkaia ere barruan zegoelarik, gotorleku txiki bat eraiki zuen Untzuetako jauntxoak mendiaren tontorrean. Estrategikoki kokatuta zegoen, handik Urduñako haitzak, Malmasin, Gorbeia, Murgia… eta ia Bizkaia erdia ikus daiteke.

Txomin Egiluz: “Untzuetako gotorlekuaren istorioak harremana du Arrigorriagako Malmasingo gaztelu estrategikoarekin, eurek ere Gaztelaren aurka borroka egin zutelako, besteak beste”

“Geroago, zonaldea Nafarroaren menpe egotera igaro zenean, gotorleku hura handitu eta sendotu zen”, azaldu du Txomin Egiluzek (Arrankudiaga, 1951). “Untzuetako gotorlekuaren istorioak harremana du Arrigorriagako Malmasingo gaztelu estrategikoarekin, eurek ere Gaztelaren aurka borroka egin zutelako, besteak beste”.

Txomin Egiluz Sagastizabal // Geuria

Urteek aurrera egin ahala gero eta garrantzi handiagoa zeukan Untzuetako gotorlekuak. Harresiak eta alboko sarrera berezia eraiki zituzten (erasoak hobeto saihesteko). XIV eta XV. mendeak benetan azpimarragarriak izan ziren gotorlekuarentzat bertan izandako batailengatik: Pedro I ‘Krudela’ Gaztelatik etorri zen On Tellori jarraika.

On Tello gotorlekuan ezkutatu zen eta Gaztelako tropen setioak hiru hilabete baino gehiago iraun zuen. Goarnizio batek gotorlekua gau eta egun zaintzen zuen beheko aldetik. Pedroren erasoa 1.351n izan zen baina lehenago, 1.334an Alfonso XI.aren erasoari eutsi zion Untzuetako postu jagoleak.

Untzuetako gaztelua // Orozkoko museoa

Osorik irakurri

☉ Hego Uribe

Basaurik, Etxebarrik eta Galdakaok parte hartuko dute ‘Eutsi kirolari, gogor euskarari!’ txapelketaren bigarren edizioan

|

'Eutsi kirolari, gogor euskarari!' txapelketaren bigarren edizioa Balmasedan izango da aurten, iaz Basaurin antolatu ostean // Basauriko Udala

‘Eutsi kirolari, gogor euskarari!’ txapelketaren bigarren edizioa antolatu dute maiatzaren 25ean, larunbatez. Iaz, lehen edizioa Basaurin izan zen, eta aurten Balmasedako pilotalekuan izango da (10:00-14:30).

Bigarren edizioan krosa, hockeya eta txirrindularitza ginkanak antolatu dituzte eta Balmasedako, Basauriko, Etxebarriko, Galdakaoko eta Santurtziko gaztetxoek parte hartuko dute.

“Kirolean ere euskara praktikatzeko ohitura hartzeko eta, hainbat kirol eginez, euskararekin lotutako esperientzia positiboak eskaintzeko antolatu dugu ‘Eutsi kirolari, gogor euskarari!’ txapelketaren bigarren edizioa”, adierazi du Markel Baroja Laita (Bilbo, 1996) Ebete hizkuntza-zerbitzuko kideak.

Hain zuzen ere, Ebetek antolatu du jarduera Enkarterriko Mankomunitatearekin batera, eta ekimenak Basauriko, Etxebarriko, Galdakaoko, Ugaoko, Santurtziko, Urduñako, Orozkoko eta Balmasedako udalek laguntzen dute.

‘Eutsi kirolari, gogor euskarari!’ txapelketaren bigarren edizioan 12 taldek hartuko dute parte, 100 jokalari baino gehiagorekin.

Euskara kalera

“Uste dugu euskara eskolatik edo eremu formaletik atera behar dela eta haur eta gazteek euskara egoera positiboekin lotu behar dutela eta ez soilik eskolarekin. Gaur egun, haur eta gazte gehienek kirola egiten dute, beraz, uste dugu funtsezko eremua dela euskara bultzatzeko eta hizkuntza ohituretan eragiteko, bizipen positiboen bidez eta euskaraz egiteko aukera gehiago eskainiz”, dio Barojak.

Iazko abenduan Markelekin batu ginen GEURIAko kazetariok eta proiektuak Hego Uribe eskualdean duen ohiartzunaz berba egin genuen. Erreportajea esteka honetan duzu irakurgai.

Osorik irakurri

☉ Hego Uribe

Tuberkulosi kasu baten jarraipena egiteko testak burutuko dituzte Arrigorriagako eta Ugaoko ikastetxeetan

Familiak jakinaren gainean daude, eta asmoa kutsatutako pertsonaren kontaktuen azterketa egitea dela adierazi du Osasun Sailak

|

Maiatza eta ekaina bitartean egingo dituzte testak / Osakidetza

Lasaitasun mezua helarazi nahi izan du Osasun Sailak kaleratu duen oharrean, “dagoeneko tratamendua jasotzen ari den eskola-komunitateko kide batean tuberkulosi kasu bat detektatu ondoren”. Zehaztu dutenaren arabera, “pertsona horren kontaktu estuen azterketak agerian utzi du ez dagoela inolako kutsadurarik”.

Hala ere, eta protokoloak zehazten duenari kasu eginda , testak egingo dituzte Arrigorriagako Eskolan eta Ugaoko ikastetxean maiatza eta ekainean zehar. Dagoeneko gutuna igorri zaie familiei, arreta telefonoa dute eskuragarri, eta hurrengo egun eta asteetan bilerak egingo dituzte prozedura zehatzago azaltzeko.

Hori horrela, eta  “prebentzioagatik” , nahiz eta “ikasleen eta gainerako langileen esposizio-denbora oso laburra izan den arren eta kaltetutako pertsonak FFP2 maskara erabiltzen zuen arren”, kontaktuen azterketa eskola-eremura zabalduko du Osakidetzak.

Halaber, zera gogorarazi nahi izan dute: “Tuberkulosiaren gaixotasuna, normalean, ez da larria gure inguruan, eta tratamendu egokiarekin sendatzen da; airearen bidez kutsa daiteke eztul egitean edo hitz egitean, eta, oro har, gaixotasun hori kutsatzeko, biriketako gaitza duten pertsonekin elkarbizitza estua eta luzea izan behar da; beraz, kasu honetan, kutsatzeko arriskua txikia da”.

Bukatzeko, Osasun Sailak “lasaitasunerako” mezua zabaldu nahio izan du: “izan ere, prebentzio-protokoloak egitea ohikoa da, tuberkulosia ez da aparteko gaixotasuna eta, beraz, esperientzia dauka ezarritako prozeduretarako. Gainera, Osasun Publikoaren eta Osakidetzaren jarduketa azkarra eta koordinatua nabarmendu du, erregistratutako kasua detektatzeko, tratatzeko eta kontrolatzeko, eta, aldi berean, prebentzio-protokoloa abian jartzeko”.

 

 

Osorik irakurri

☉ Hego Uribe

GEURIA Basauriko eta Galdakaoko Euskara Planen lanketan ari da herrietako eragileekin batera

Hurrengo urteetako Euskara eta Erabilera Planak lantzen eta garatzen ari dira Basauriko eta Galdakaoko Udalak.

|

Basauriko eta Galdakaoko lan mahaiak / Geuria

Bi udalerrietako euskararen egungo egoera abiapuntutzat hartuta, hurrengo urteetako euskara eta erabilera planak lantzen eta garatzen ari dira Basauriko eta Galdakaoko Udalak.

Basauriren kasuan, euskarari buruzko udalerriko datu soziolinguistikoak aztertu dituzte, azken urteetan euskara sustatzeko planaren barruan egindako ekintzak baloratu, eta hobetzeko proposamenak jaso. Batzar sektorialak ere egin dira, eta  atzo, maiatzak 9, plan berria garatzeko lan bilera egin zuen Udalak eragile ezberdinekin, GEURIA bertan zela.

Galdakaoko Udalari dagokionez,  euskara indarberritzeko eta euskaldunok ahalduntzeko Marko Estrategikoa (AROA) diseinatzen ari dira. Planak Galdakaoko gizartearen beharrei erantzun nahi die eta gizartea eraldatzeko tresna izan nahi du, euskararen ekosistema osoan eragina izan dezaketen erronkak definituz eta bere eginez, euskararen hizkuntza komunitatea zabaltzeko eta ahalduntzeko bidean.

Hori horrela, atzo  planaren balorazioa egin zen, otsaila-martxoan egindako galdetegiaren datu nagusiak aztertu ziren, eta galdera baten bueltan aritu ziren partaideak, tartean GEURIA: euskararen egoerak zelako izan beharko luke 2034. urtean?

Hurrengo pausoak ere zehaztuta daude, bai Basaurin eta bai Galdakaon:

GALDAKAO

• Maiatzaren 23an, 18:30ean, Torrezabaleko erakusketa gelan. Planaren helburu nagusien aurkezpena egingo da.

Aurkezpenaren ostean, Agurne Gaubeka Hizkuntza Eskubideen Behatokiko zuzendariak hartuko du hitza hizkuntza-eskubideez hitz egiteko. Eta bukatzeko, erakunde biek hitzarmena izenpetuko dute, aurrera begira elkarrekin eman ditzaketen urratsak aztertze aldera.

BASAURI

• Ekainak 1ean, 10:30ean, Solabarria plazan Open topaketa. Bertan orain arteko prozesuaren ondorioak azalduko dira, eta plan berria aurkeztuko da.

Osorik irakurri

☉ Hego Uribe

Hego Uribeko Rally 48 taldeak VillaSoundBilbao lehiaketaren laugarren edizioa irabazi du

Eskualdeko laukoteak lau kontzertu eskainiko ditu estatu mailan banda ospetsu baten telonero moduan, VSB Tour 24 sariarekin

|

Rally 48, Bilboroken // Rally 48

Arrigorriagako Chois eta Mark-L, Galdakaoko M. Sanchez eta Etxebarriko Quiet-Gk VillaSoundBilbao lehiaketaren laugarren edizioa irabazi dute Rally 48 izeneko bandarekin eta sari modura VSB Tour 24 esperientzia biziko dute: lau kontzertu eskainiko dituzte estatu mailan banda ospetsu baten telonero moduan. Gainera, Rally 48 taldeak, lehiaketan sariak jaso dituzten Kalipotxo, Mikosis, S.A.D (Sistemak Arriskutsuak Dira), Markos García eta Gydeon taldeekin batera Mikel Amundarain eta Andoni Barinaga musikarien aholkularitza-saioak jasoko dituzte.

VillaSounBilbaoko azken kontzertua joan den apirilaren 25ean eskaini zuen Rally 48k eta zapore onarekin utzi zituen bandako kideak. Taldekoak, kideak baino lagun onak dira. Horrela azaldu dio behintzat GEURIAri Mark-L arrigorriagarrak: “Betidanik gustatu zaigu musika eta VillaSoundean izena emateko aukera zegoela ikustean elkartzea erabaki genuen”, aitortu du eta sariak taldearen esperientziarako oso “positiboak” zirela gehitu du. “Bira edo tour bat egitea, jaialdi batean kantatzea… sari oso deigarriak ziren eta lehiaketan parte hartzea esperientzia itzela izan da. Eta horixe bera da orain egin behar duguna: taldeari era honetako esperientziak gehitzea”.

Mark-L: “Ahalik eta gehien mugitu eta kontzertuak eskaintzea da gure asmoa, musika berria sortzen dugun heinean. Esperientzia lortzea garrantzitsua da guretzat”

Rally 48 eskualdeko lau lagunek osatzen dute eta horietako bi eskualdeko Belardi Rockers proiektutik datoz eta beste biak, beste musika proiektu batetik: “Proiektuak berez hilabeteko ibilera baino ez dauka: duela hilabete bi hasi ginen elkartzen”, dio Mark-Lek. “Asier (Choisy) disko bat kaleratzekoa zen eta ni EP bat prestatzen ari nintzen, horrela, zenbait lagun elkartu ginen disko bat kaleratzeko”. Hasiera batean kide bi zirenak Rally 48 izeneko laukoteean bihurtu zen eta egun batzutara izen bereko lehen diskoa kaleratu berri du. Bertan hiriko soinuak, popa, rocka eta rumba uztartzen dituzten eskualdeko musikariek, “erritmo freskoak eta urbanoak”.

Rally 48, Bilboroken // Rally 48

Eta orain zer?

VillaSoundBilbao lehiaketa irabazita, ikusgarritasuna lortzea da taldearen hurrengo helburua: “Ahalik eta gehien mugitu eta kontzertuak eskaintzea da gure asmoa, musika berria sortzen dugun heinean. Esperientzia lortzea garrantzitsua da guretzat”.

156 taldek eman dute izena aurtengo VillaSoundBilbao lehiaketan eta horietatik 12k kontzertuak eskaini zituzten Bilborocken. 12 horietatik seik sari bat irabazi dute: VSB Tour 24 (Rally 48), BIME Live (Kalipotxo), Aste Nagusia (Mikosis), Musika Bulegoa (S.A.D), Bilbao Basket (Markos García) eta Lokal Session (Gydeon).

Osorik irakurri