→Hego Uribe

Hego Uribeko Udal Euskaltegietan izena emateko epea zabalduko dute irailean

galdakao udal euskaltegia ataria

Hego Uribeko Udal Euskaltegiek matrikulazio epea zabalduko dute irailean. Euskaltegi bakoitzak diru-laguntzak edota deskontuak eskainiko dituzte.

Hego Uribeko Udal Euskaltegiek matrikulazio epea zabalduko dute irailean: Basauriko eta Galdakaoko Udal Euskaltegiaren kasuan hilaren 1etik 22ra bitartean irekiko dute izena emateko epea, Arrigorriagan irailaren 4tik 22ra bitartean egongo da irekita matrikulazio epea.

Diru-laguntzak euskara ikasteko

Euskara ikasteko abantailak jasoko dituzte Hego Uribeko herritarrek. Galdakaon iraileko lehenengo hamabostaldian matrikulatuko direnek %25eko deskontua izango dute; Arrigorriagan aurreko urteetan bezala, langabezian daudenentzat eta matrikula berritzen duten ikasleentzat ere tasa murriztuak mantenduko dituzte; Basaurin beka izateko eskubidea duen ikasleak matrikularen %60a eskuratuko du; eta Zaratamon, ikasleak eman dituen eskola-ordu kopuruaren arabera, %60 arteko diru-laguntza jasotzeko aukera izango dute.

Era berean, Bizkaiko Foru Aldundiak 400 euro arteko deskontuak eskaintzen ditu Euskara Eskura Txartela bereganatuz gero.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak