Hego Uribeko Berbalagunek irteera antolatu dute kostaldera maiatzaren 21ean, larunbatez. “Zonaldea ezagutzeaz gain, hainbat ekintza egingo ditugu“, diote antolatzaileek. Horiek horrela, Atxarre mendira igoera, Urdaibaitik zehar kanoa gainean ibilbidea, Sukarrietan bazkaria eta Bermeotik Gaztelugatxera txangoa itsasontziz antolatu dute.
Irteeran parte hartu nahi duenak 607 146 855 telefonoan edo hegouribe@aek.eus helebide elektronikoan eman behar du izena eta ondoren 20 euro ordaindu beharko ditu. Irteera ordua 09:00etan izango da Basauriko Ariz geltokitik (bakoitza bere kotxearekin).
