→Galdakao

Urrutikoetxea eta Larunbe pilotariak bikote, San Fermin txapelketan

esku pilota urrutikoetxea larunbe 2017 san fermin txapelketa ARGAZKIA aspe

Binakakoen txapelketa uztailaren 7an hasiko da. Aurretik, Lau t’erdiko txapelketa jokatuko dute eta bertan Elezkano II.a eta Urrutikoetxea ariko dira.

Gaur aurkeztu dute esku pilotako XLIII. San Fermin txapelketa Asegarce eta Aspe enpresek. Uztailaren 7an hasiko da binakakoen lehiaketa eta hilaren 14an burutuko da finala.

Bi multzotan dago banatuta txapelketa eta multzo bakoitzean hiru bikote daude: alde batetik, Bengoetxea VI-Beroiz, Irribarria-Martija eta Urrutikoetxea-Larunbe, eta bestetik, Olaizola II-Albisu, Ezkurdia-Rezusta eta Altuna III-Zabaleta. Gauzak horrela, Hego Uribe eskualdeko bi pilotariek bikotea osatuko dute San Fermin torneoan.

LAU T’ERDIKO SAN FERMIN

Era berean, bikoteen txapelketa aurretik, lau t’erdiko Sanferminetako torneoa jokatuko da. Maiatzaren 27an izan zen lehiaketa horren hasiera eta dagoeneko final hamaseirenak eta zortzirenak ospatu dira. Banakako txapelketa honetan Elezkano II.a eta Urrutikoetxea pilotari zaratamarrek jokatuko dute. Lehenengoak ekainaren 25ean eta bigarrenak uztailaren 1ean. San Fermineko lau t’erdiko finala uztailaren 7an izango da.

Argazkia: Aspe
Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak