Sareak

☉ Arrigorriaga

Korrika 19 martxoaren 28an eta 29an pasatuko da Hego Uribetik

|

basauri korrika 18 2013

Ugao izango da eskualdeko lehendabizikoa. Handik Arrigorriagara, San Migelera, Basaurira, Etxebarrira, Aperribaira, Galdakaora eta Usansolora joango da 2015eko Korrika.

Hamaika egunez, Euskal Herriko bazter guztiak zeharkatuko ditu Korrikak martxoaren 19tik 29ra arte. Eta Hego Uribeko herriak ere tartean izango dira. Zeberiotik Ugaora etorriko da Korrika martxoaren 28an, 23:00etan. 30 minutuz herria zeharkatu ondoren, Arrigorriagara egingo du salto erreleboak 23:30ean. Ondoren Basaurira sartuko da 23:50etan San Migel auzotik. Martxoaren 29a Basaurin hasiko da eta 00:50etan Etxebarrira helduko da. 01:10etan Aperribai auzotik pasatuko da, Galdakaora sartu aurretik 01:25etan. Azkenik, Usansolora 01:55ean helduko da eta handik ihes egingo du 03:15etan Bediara bidean.

 

HEGO URIBE, HERRIZ HERRI

Ugao – 2015/03/28 larunbata 23:00etatik 23:30etara

Arrigorriaga – 2015/03/28 larunbata 23:30etatik 23:45etara

San Miguel – 2015/03/28 larunbata 23:45etatik 23:59etara

Basauri – 2015/03/29 igandea 00:00etatik 00:45etara

Etxebarri – 2015/03/29 igandea 00:45etatik 01:05etara

Aperribai – 2015/03/29 igandea 01:05etatik 01:20etara

Galdakao – 2015/03/29 igandea 01:20etatik 01:50etara

Usansolo – 2015/03/29 igandea 01:50etatik 03:16etara

 

KORRIKA 19 – UREPELETIK BILBORA

☉ Arrigorriaga

Arrigorriagako Gazte Egunak 300 lagun bildu ditu Gaztetxean, larunbatean

“Giro paregabea” izan zela aitortu dute Arrigorriagako Gaztetxetik, gaueko musika-eskaintza anitzarekin

|

Gazteak, bazkarian // Arrigorriagako Gaztetxea

Arrigorriagako Gazte Egunaren zortzigarren edizioa ospatu dute ekainaren 22an, Gaztetxean eta Argala plazan. Aurten, urteroko Hockey Txapelketa eta bertso bazkariaz gainera, Bafle poteoa antolatu dute herrian zehar.

Asteburuko eguraldi txarrak udaletxeko arkupeetara eraman du urteroko hockey txapelketa, iaz bezalaxe. Hala ere, Gazte Egunaren delaldiak “arrakasta handia” izan duela azaldu diote Gaztetxeko arduradunek GEURIAri: “140 lagun bildu ziren bertso bazkarian eta gerora 300 pertsona inguru izan ziren Gaztetxean”.

Izan ere bazkariko “giro paregabea” azpimarratu dute Gaztetxetik eta gaueko eskaintza musikala anitza izan zela azaldu dute: Rally48, Altxa Porru Erromeria eta Painapple taldeen kontzertuen lekuko izan ziren kontzertuetara gerturatu zirenak.

Osorik irakurri

☉ Arrigorriaga

Arrigorriagako san juan gaueko ekintzak kiroldegiko kantxa urdinean egingo dituzte

Arrigorriagako Udalak iragarri duenez, iratxoak eta sorginak 20:45etan antolatu dituzte

|

Haurrak, San Juan suan // Geuria

Hasiera batean Mendikoso eta Mintegi parkean antolatu zituzten san juan suen pizteak eta jarduerak lekualdatu ditizte asteburuko eguraldia dela eta. Arrigorriagako Udalak kiroldegiko kantxa urdinera lekualdatu ditu. Horiek horrela, 18:00etatik aurrerako ekintza guztiak bertan izango dira: iratxoak eta sorginak 20:45etan izango dira. Ondorioz, bertan ez dute surik piztuko.

21:35etan txokolate jana eta dantza egingo dute, 22:30ak arte.

Osorik irakurri

☉ Arrigorriaga

Arrigorriagako Harrotasun Asteak hitzaldiak, tailerrak eta Holi jaia ekarriko ditu herrira

Jarduera guztiak herrigunean antolatu dituzte, udaletxeko plazan eta baita Lamiaenan, ekainaren 24an, 28an eta 29an

|

Harrotasun Eguna, 2018an // Geuria

Ekainaren 24tik 29ra Harrotasunaren Astea antolatu dute Arrigorriagan eta hitzaldiak, tailerrak, bideo-proiekzioak eta Holi jaialdia antolatu du Arrigorriaga Harro taldeak Udalaren babesarekin.

Jarduera guztiak herrigunean antolatu dituzte, udaletxeko plazan eta baita Lamiaena emakumeen etxean ere

Egitaraua | Harrotasunaren astea 2024

Ekainak 24, astelehena
– 19:00 Dokumentala: Ekain Lersundi, Lamiaena

Ekainak 28, ostirala
– 17:00 eta 19:00 Escape Room LGTBIQ+, Lamiaena
– 19:00 Txapa tailerra, Lamiaena

Ekainak 29, larunbata
– 17:30 Arrigorriaga Harro taldearen bideoaren proiekzioa, Edurne Garitazelaiako Azokea aretoa
– 18:00 Umeentzako marrazketa tailerra, udaletxeko plaza
– 18:00 Arrigorriaga Harro hitzaldia + mokadutxoa, udaletxeko plaza
– 19:30 Holi jaia, udaletxeko plaza
– 20:00 Baflepoteo Transmaribibollo, herrian zehar

Osorik irakurri

☉ Arrigorriaga

Ume arrigorriagarrek puzgarriak, tailerrak eta ikuskizunak izango dituzte Madalenetan

Jai Batzordeak 17 jarduera baino gehiago prestatu ditu uztailaren 19tik 25era, egunez egun: antzerki saioak, tailerrak, buruhandiak, puzgarriak… herria umeentzako ekintzez beteko dute.

|

Haur bat, Arrigorriagako iazko txupinazoan // Geuria

Arrigorriagako Udala aurtengo jaietan izango diren jarduerak iragartzen ari da egun hauetan. Oraingo honetan umeentzat prestatutako ekintzen berri eman dute Udaletik.

Izan ere, Jai Batzordeak 17 jarduera baino gehiago prestatu ditu uztailaren 19tik 25era: antzerki saioak, tailerrak, buruhandiak, puzgarriak… herria umeentzako ekintzez beteko dute. Aurten ere Umeentzako parkea ipiniko dute Lehendakari parkean, hilaren 23an eta 24an, ordutegi ezberdinetan.

Egitaraua | Haurrentzako jarduerak 2024ko Madalenetan

Uztailak 19, ostirala
– 18:00 Jaioberriei aitortza-ekitaldia, Edurne garitazelaia kultur etxea
– 20:15 Buruhandiak, udaletxeko plaza

Uztailak 20, larunbata
– 12:00 Erraldoien kalejira, udaletxeko plazatik
– 19:30 Buruhandiak, Lehendakari Agirre parkea

Uztailak 21, igandea
– 11:00 Patinaje ibilbidea, herrian
– 11:00 Ekortzeko makina puzgarria, Joan XIII plaza
– 19:30 Buruhandiak, Lehendakari Agirre parkea

Uztailak 22, astelehena
– 19:00 Buruhandiak, Lehendakari Agirre parkea

Uztailak 23, asteartea
– 11:30 Umeentzako parkea, Lehendakari parkea (euria bada, eskolako patioa)
– 13:30 Buruhandiak, Lehendakari Agirre parkea
– 17:30 Umeentzako parkea, Lehendakari parkea (euria bada, eskolako patioa)
– 18:00 Izozki banaketa, Pergola

Uztailak 24, asteazkena
– 15:00 Umeentzako antzerkia: Izarren Hartza, Lehendakari Agirre parkea (euria bada, eskolako patioa)
– 18:30 Buruhandiak, Lehendakari Agirre parkea

Uztailak 25, osteguna
– 11:00 Entsalada tailerra, Ugertza parkea
– 17:45 XIII Tiragoma Txapelketa
– 18:30 Bitsa festa, Joan XIII plaza

Osorik irakurri

☉ Arrigorriaga

Arrigorriagako Arritxikerrakekoak ikasturteari euskaraz agur esateko elkartuko dira

17:30ean antolatutako Euskara Plazara izeneko gaurko jardueraren helburua familiak elkartu eta euskaraz berba egitea izango da

|

Familia bat, Arrigorriagako plazan // Geuria

Gaur bertan, ekainaren 20an, hitzordua ipini dute Arrigorriagako Arritxikerrak taldekoek ikasturteari agur esateko. 17:30ean antolatutako Euskara Plazara izeneko gaurko jardueraren helburua familiak elkartu eta euskaraz berba egitea izango da.

“Ez da jarduera gidaturik egongo; udaletxeko plaza euskararen arnasgune bihurtuko dugu”, azaldu dute Arritxikerraketik. Jarduera 0 eta 6 urte bitarteko haurrak dituzten familiei zuzenduta dago.

Osorik irakurri