Hego Uribeko Rockein! musika lehiaketaren finala maiatzaren 9an izango da Social Antzokian. Bertan sei taldek joko dute zuzenean. Horien artean erabakiko da zein den 2015eko Rockein! txapelkearen irabazlea, baita Hego Uribe eskualdeko talderik onena ere.
Martxoaren 22ra arte egongo da irekita parte hartzeko epea. Azken bi urteetan 200 taldek baino gehiagok eman dute izena. Txapelketaren lehen urtean Radiofunkens, ERO eta Kasernarat izan ziren garaile; eta bigarrenean, The Weapons, Highlights eta Larry Bird. Rockein!en parte hartzeko oinarriak basauri.net webgunean eta Zirt Zart Gazte Bulegoan eskuragarri daude.
