→Arrigorriaga

Mendi Martxa Arrigorriaga eta Ugao inguruetatik ekainaren 28an

basauri baskonia mendi taldea

10 kilometroko ibilbidea antolatu du Padura Mendi Taldeak Arrigorriaga eta Ugao-Miraballes inguruetatik. Ondoren herri bazkaria prestatu dute 150 pertsonentzako. Inskripzioa doakoa da.

Padura Mendi Taldeak mendi martxa antolatu du ekainaren 28an. Ibilbidea Arrigorriagan hasi eta bukatuko da eta Ugaoko inguruak ere zeharkatuko ditu. Guztira, 10 kilometroko distantzia izango du ibilbideak. “Mendi martxa honek kirol- eta ingurumen-interesak ditu, baita emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatu eta Arrigorriaga inguruko lekuak eta bideak erakutsi ere“, diote antolatzaileek.

Ibilbidea goizeko 09:30ean hasiko da udaletxeko plazatik eta parte-hartzaile bakoitzak dortsal edo txartel bat jasoko du, izen-ematearen hurrenkeraren arabera. Antolakuntzak izen-abizenak eta telefono-zenbakia eskatuko ditu, ibilbide-uzteak kontrolatzeko eta norbait galduz gero, egoera konpondu ahal izateko. Ibilbidearen amaieran herri bazkaria antolatu dute parte hartzaile guztientzat -gehienez ere 150 lagunentzat-.

INSKRIPZIOAK NOLA EGIN

Izen-ematea doakoa da eta horretarako hainbat bide jarri ditu Padura Mendi Taldeak: 946 171 667 telfonoa -ostiralean 20:00etatik 22:00etara-, alpinopadura.blogspot.com webgunean edo zuzenean Padura Mendi Taldearen lokalean -ostiralean 20:00etatik 22:00etara-. Ibilbidearen egunean bertan ere eman daiteke izena, irteeraren aurretik.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak