→Basauri

Oiz mendian zuhaitz berriak landatzeko eguna antolatu du Sagarrak taldeak

Sagarrak-Ekologistak Martxan taldeak eta Boluntarioen Sareak ingurumenaren alde lan egiteko eguna antolatu dute urtarrilaren 17an, igandez. Oiz mendian, Munitibarren, bertako zuhaitzak landatzean datza ekimenak. “Jardueraren helburua izango da lursail batean ingurumen-baldintzak hobetzea. Duela gutxira arte pinuak egon dira bertan landatuta eta gure aldetik, bertoko arbolak eta zuhaixkak landatuko ditugu“, diote Sagarrak taldetik. Edonork parte hartu dezake, “izan ere, egitekoa erraza izango da, haurrentzat ere izango da“.

Parte hartu nahi duenak 944 263 769 telefono zenbakira deitu behar du urtarrilaren 15ean, ostiralez, 12:00etatik 13:00etara, edota posta elektronikoa idatzi ekologia@sagarrak.org helbidera. Irteera Bilbotik egingo du autobusak (09:00etan San Nikolas elizaren aurreko geltokian) eta Basaurin lagun gehiago hartuko ditu (hitzordua 09:30ean Arizko autobus geltokian). Itzulera 14:30ean izango da Basaurin eta Bilbon 15:00etan.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak