
Santakurtze eguna irailaren 14a da eta aurten larunbata denez, Galdakaoko Udalak irailaren 16an ezarri du jaieguna udalerrian.

Laugarren etapa Arrigorriagan bukatu baino lehen, Ugao, Zeberio eta Zaratamo zeharkatuko dituzte txirrindulariek. Apirilaren 12an Arrate izango du jomugan pelotoiak eta Basauri eta Galdakao zeharkatuko ditu...

EusLiderrak egitasmoan hartu dute parte jantokiko eta jolastokiko begiraleek, euskararen erabileran eragin, hizkuntza portaera berriak sortu eta eraldaketa gauzatzeko asmoarekin.

'Stop feminaziak. Babestu umeak orain!', 'Scolae planari ez', 'Mutilek zakila dute. Neskek alua' eta 'Haurren mutilaziorik ez. Haurren hormonatzerik ez' bezalako esaldiak margoztu dituzte eskola publikoko...

Martxoaren 10ean, igandez, ospatu da Etxebarriko Herri Krosa. VIII. Patin lasterketak eta XXIV. Herri Krosak ehunka partaide hartu ditu.

Athleticeko nesken lehen taldeko jokalaria izan zen Arrate Orueta basauriarra. 2015era bitarte izan zen zuri-gorria, eta tartean, lau Superliga irabazi zituen. Egun medikua da Gurutzetako erietxean.

Bizkaiko Abesbatzen Elkarteak antolatuta, adin ezberdinetako 400 korista aritu dira kantuan Ken Zazpi Ahotsez ikuskizunean.

54 urteren ondoren, aurten etengo dute lehen aldiz Bizkaiko Ondasun Kulturala den Arkotxako Pasio Bizia. Herriaren "konpromiso eza" eta "utzikeria" salatu dute antolatzaileek.

ZOZKETA EGINDA. Geuria – Hego Uribeko herri komunikabideak eta Errigora Nafarroa hegoaldean nekazaritza-ekoizpena eta euskara bultzatu asmo dituen herri ekimenak 2 saski zozketatzen ditugu. Bost urte bete dira...

Zaratamoko Eskolak, Guraso Elkartearekin eta Zaratamoko Berdintasun batzordearekin elkarlanean, eskolako hainbat gune margoztu ditu, M8ko greba feministaren harira.