
Sonia Rodriguez izango da 2019ko udal hauteskundeetan Arrigorriagako EAJko alkategaia, alderkideek hala erabaki ondoren. Euskara eta komunikazio zinegotzia da egun Rodriguez.

Alokairu sozialera bideratutako 200 etxebizitzen udal-parkea sortzea proposatu du Galdakaoko EH Bilduk. Proposamena urriko osoko bilkuran eztabaidatuko dute.

Arkaitz Serrano Moda munduan hasi berri da. Urriaren 27an GDM Gipuzkoako Moda Festibalean desfilatuko du, "Euskadiko moda desfilerik garrantzistuenetarikoa".

Eraso sexistak detektatzen irakasteko, hauetatik defendatzeko teknikak eta estrategiak ezagutzeko eta erasoetatik defendatzeko eskubidea legitimatzeko helburuarekin, emakumeentzako autodefentsa tailerra antolatu dute Ugaon. Ekimena doakoa da.

Gonbidapena liburutegian bertan jaso ahal izango da urriaren 22tik aurrera, 16:30etik 20:30era.

‘Berba eta irudia’ monografikoa lanarengatik 2018ko ‘Eduki onenari saria’ jaso du gaur Geuriak, Bilbon izaten ari diren Tokikom Kazetaritza Sarietan. Hego Uribe eskualdeko Antzerki, zinema eta...

Larrialdi egoeretan Nerbioi-Ibaizabal ibaiko ura giza kontsumorako erabili ahal izango da Bizkaian, Etxebarrin eraiki dute ponpatze-estazioari esker.

Ondarearen Europako Jardunaldien barruan, euskal emakume konpositoreen eta bereziki Maite Idirin Ugaoko sopranoaren omenezko kontzertua eskaini du Sarea Abesbatzak.

Arrigorriagan, Basaurin eta Galdakaon EH Bilduren alkategaiak aukeratzeko prozesuak zabaldu dituzte. Urriaren 28ra arte hautagaitzak aurkez daitezke.

Udalak 500.000 euro inbertituko ditu bi ludoteka berrietan eta dagoeneko adjudikazio-prozesua hasi du ludoteka berriak hornitzeko eta instalatzeko.