
Interesdunek eskabideak aurkeztu ahal izango dituzte urriaren 22tik azaroaren 5era bitartean udaletxeko Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (HAZ).

Mikel Balenziaga eta Ander Capa jokalariek solasaldia eduki dute Zaratamoko Eskolako ikasleekin.

Animatzaile soziokultural bat eta bi administrari aldi baterako kontratatuko dituzte Etxebarrin. Eskaerak aurkezteko epea zabalik dago urriaren 27ra arte.

"Helmuga: Ugao" ekitaldiaren barruan bereber pintxoen eta gozokien dastaketa solidarioa antolatu zuten eta 284 euro bildu zituzten guztira.

Bizilagunak ekimena azaroaren 11n bueltatuko da Basaurira, seigarren urtez jarraian. Ekimenean parte hartzeko epea zabalik dago urriaren 30era arte.

Hilaren azken ostegunetan Arrigorriagako bizilagun ezagun batekin solasaldia edukitzeko aukera izango dute herritarrek. Iratxe Fresneda eta Mikel Rico dira lehen gonbidatuak.

Pistak 288 metro kuadroko azalera izango du eta aurrefabrikatu motakoa izango da. Besteak beste, futboleko ateak eta saskibaloiko saskiak jarriko dituzte.

Federico Mayo auzuneko Valentzia eta Aragoi kaleak berriro urbanizatzeko lanak hasiko dituzte azaroan eta lau hilabeteko epean bukatuko dituzte.

Ipuin-kontalari tailerrak antolatu dituzte Galdakaon, Usansolon eta Aperribain. Gaizka Chamizo eta Erica Liquete Sorgina Txirulinak eskainiko dituzte.

56.085 euro bideratu ditu Udalak joko berriak eskuratzeko eta hiru guneetako gomazko zorua ordezkatzeko. Lanak azaroaren erdialdera arte luzatuko dira.