
Etxebarriko Nuuk enpresak Euskal Herriko lehen motozikleta elektrikoa aurkeztu du. 300 motor jarriko dituzte salgai, 6.000 euro inguruko salneurrian.

Epaiketa horren aurrean, eta Iñigo Cabacasen familia eta laguneei babesa adierazteko, manifestu bat sinatu dute esparru ezberdinetako hainbat lagunek.

Euskara ikasteagatik diru laguntzak ditu eskura Zeberioko Udalak.

'Zientzia eta emakumeen jakintzak' aurkezpena egingo dute Sorkin elkarteko kideek Basaurin, Marienean, irailaren 26an, asteazkenez.

Usansolo Herria eta hainbat usansolotar Bizkaiko Batzar Nagusietara joan dira desanexio prozesua aldarrikatzera, 'Unai, bete hitza, hartu ardura' lemapean.

Wifira konektatu nahi duenak Udaletxera jo behar du sarbide kodeak eskuratzeko.

Bilbao Open Rubiken lehenengo edizioko txapelduna da Eder Olivencia arrigorriagarra. 19 urterekin Euskal Herriko eta Espainiako txapelketa asko irabazi ditu eta bere asmoa Europan lehiatzea da.

Gorbeiako Natur Parkean ibilbide naturalista gidatua antolatu du Sagarrak ekologista taldeak. Irteera irailaren 30ean, igandez, izango da, egun osokoa.

Irailaren 28tik 30era Euskal Jaia antolatuko dute Etxebarrin. Besteak beste, karaoke ibiltaria, Herri Kirolak, ipuin kontalariak, paella jana eta erromeria izango dira.

Galdakaoko udaltzaina da Koldo Cando eta Polizia eta Suhiltzaileen Europako Txapelketan ari da parte hartzen. Traitloian urrezko domina irabazi du.