
Apirilaren 24tik maiatzaren 2ra bitartean Hego Uribeko gazte asanbladek Aste Gorria antolatu dute, Langileen Nazioarteko Egunaren harira.

Maiatzaren 5etik 17ra bitartean ospatuko da Basauriko Euskal Astea. Arrutiren Banda liburuan oinarritutako ibilbide literarioa, Euskaraldia eta Mintzodromoa antolatu dituzte.

San Migel auzoan alokairu baxuko 36 etxebizitza eraikiko dituzte. Gehienbat udalerriko gazteei zuzendutako bizilekuak izango liratezke, 5 urtez alokatzekoak.

Hiru urte bete ditu Ane Legarretak Galdakaoko Musika Bandako zuzendari bezala. Hilaren bukaeran trukea egingo dute Miereseko musika bandarekin.

Parke biosasungarriak erabiltzeko doako 8 informazio-saio antolatu dituzte maiatza eta ekaina artean. Izena emateko epea zabalik dago apirilaren 27ra arte.

Azken 18 urteotan hirukoiztu egin du Basauriko Udalak Etxez etxeko zerbitzurako inbertsioa. Aurtengo aurrekontuetan 2.150.000 euro bideratuko ditu Udalak.

Maiatzaren 5ean ospatuko da Galdakaon Gazte Eguna. Egun osoko egitaraua antolatu dute, 10:30etik aurrera Kurtzeko plazan.

Apirilak 22 dituen honetan ospatu da Kareagako Mendi Martxa Solidarioa. Aurten bosgarren edizioa bete du eta ehunka herritar bildu ditu.

Artunduaga Atletismo Taldeak beste urte batez Bizkotxaldeko haur krosa antolatu du. Aurten hamazazpigarren edizioa da eta urtero bezala ehunka haur eta gazte batu dira bertan. 11.00etatik...

Andoni Egia kooperanteak hitzaldia emango du apirilaren 21ean Gandasegi eskolako areto nagusian, Mozambike proiektuaren inguruan.