
Iaz bezala, aurten ere Argizai Eskaut Taldeak Rabaten (Maroko) auzolandegi batera joateko aukera eskainiko die Galdakaoko 18 eta 35 urte bitarteko gazteei.

Basauriko Zirzira Ahots Taldeak eta Euskadiko talde onenetako musikariek indarrak batu dituzte Rock&Choir proiektuan, musika koralaren eta rock&rollaren zaleak erakartzeko.

Otsailaren 13an, asteartez, amaiera eman diote Inauteriei Ugaon. Kiskailuen hileta egin dute Gernika enparantzan eta sutan erre dituzte Kiskailu handia eta txikiak.

Bridgestoneko enpresa batzordeak astebeteko greba orokorra deitu zuen otsailaren 13tik 19ra bitartean, soldata igoera eskatzeko, baina bertan behera utzi dute lanuztea eta gaur itzuli dira lanera...

Interesdunek Torrezabal Kultur Etxeko Euskara Zerbitzuan, AEKn edo Udal Euskaltegian eman dezakete izena otsailaren 28ra arte.

Otsailaren 13tik 19ra bitartean deitu dute greba Espainiako Bridgestone lantegietan. Basaurin eta Usansolon 1.100 langile daude lanuztera deituta.

N634 errepideko bidegurutzearen semaforoen funtzionamenduaren berrikusketa egitea eskatu dio Etxebarriko Udalak Bizkaiko Foru Aldundiari.

Basauriren etorkizuneko hirigintza plana diseinatuko dute genero berdintasunaren aukera kontuan hartuz. Eusko Jaurlaritzak 13.350 euroko diru-laguntza emango dio Basauriko Udalari HAPOan genero ikuspegia txertatzeko.

Otsailaren 16an hasiera emango diote Torrezabal Kultur Etxeko 2018ko lehenengo seihilekorako programazioari. Hain zuzen ere, Hozkailua antzezlana izango da.

Alkoholaren menpe gidatzeagatik bi pertsona inputatu dituzte asteburu honetan Basaurin. Atxilotuetako bat Galdakao-Usansolo Ospitalera eraman zuten.