
Era berean, kiroldegiak ordutegi berria izango du astelehenetik igandera eta jarduera eta onura berriak izango ditu aurten.

Besteak beste, mozorro-jantzien lehiaketak, ostalaritza eta merkataritza lehiaketak, dantzaldiak, kalejirak edota musika emanaldiak antolatu dituzte egitarauaren barruan.

Nerbioi-Ibaizabal eskualdean bizi den gazteriaren diagnostikoan antzemandako beharrei erantzuteko asmoarekin, Bizkaiko Foru Aldundiak Gazte Indarra ekimena sustatu du enpleguari dagokion gaian laguntza eskaintzeko.

Emakumea eta bere zeregin aktiboa antolaketaren aldaketan gaiari buruzko jardunaldia antolatu dute Galdakaon urtarrilaren 19an, ostiralez, 10:00etatik 14:00etara bitartean.

Pasa den larunbatean gizon batek ustez bere bikotekidea jipoitu zuen Ugaon. Indarkeria matxista horren aurrean Ugaoko udalbatzak elkarretaratzea deitu du gaur, urtarrilak 16.

Athleticek Basaurin hazitako Cristian Ganea (Errumania, 1992) jokalaria fitxatu berri du datorren denboraldi berrirako. Basconia eta Indartsu taldeetan jokatu du gaztetan.

Galdakaho ahoz ahoko azokaren markoan jokoaren aplikazio multiplataforma aurkeztu dute Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko bederatzi udalerriek.

Besteak beste, 4D azterketa dinamikoak egiteko aukera ematen du eskaner berriak. Gainera, denbora errealean hobetzen du 3D tekniken bidez gidatutako esku hartzea

Prozesu parte-hartzailea zabaldu du Ugao-Miraballesko Udalak 2018ko aurrekontua osatzeko. Ekarpenak bidaltzeko epea zabalik dago urtarrilaren 28ra arte.

Euskaraz gehiago irakurtzen duen helduen belaunaldi baten lehenengo arrastoak nabari dituztela dio Izaskun Bernaolak, Basauriko Udal Liburutegi Sarearen zuzendariak. Oso arrasto txikiak dira, baina joera berri...