
Galdakaoko 65 urteko gizon bat hil da gaur goizean Galdakaon, elurrarekin irristatuta eta buruan kolpea emanda, Ertzaintzak adierazi duenaren arabera.

Alzadi plaza ondoan eraikitzen ari diren urbanizazio berrian egingo den espazio publikoak hartuko du Emakume Dinamitarien plaza izena.

2007 eta 2013 urteen artean, biak barne, jaiotakoek parte hartu ahal izango dute tailerrez eta jolasez osatutako programa honetan.

Hemendik aurrera, Landa Doktoreen kaleko arrapala mekanikoak automatikoki martxan jarri eta etengo dira aurretik ezarritako ordutegi baten barruan.

Otsailaren 22an eman diote hasiera Etxebarrin Besagain Txiki esku pilota txapelketari. Etxebarriko eta Basauriko pilotariak ari dira parte hartzen.

Basauriko lau enpresek eta Etxebarriko hiruk diru-laguntza jaso dute Behargintza erakundearen eskutik, lehiakortasun hobetzeko asmoarekin.

Bizkaiko Odol-emaileen elkarteak unitate mugikorra geldituko du Galdakaon otsailaren 27an, asteartez, nahi duenak odola eman dezan.

Marrazki Lehiaketaren erakusketa eta sari banaketa, indaba lehiaketa, herri bazkaria, kale-ikuskizunak eta Emakume ekoizleen nekazal azoka izango dira.

Bost hilabete inguru falta direla, Madalenak jaiak iragartzeko kartel lehiaketa martxan jarri du Arrigorriagako Udalak. 500 euroko saria banatuko dute.

Euskarazko film laburren Laburbira zirkuituak 15. edizioa beteko du aurten eta otsailaren 28tik martxoaren 27ra bitartean 29 herri bisitatuko ditu.