→Ugao

Ugaoko Aste Santuko hiri-kolonietan izena emateko epea zabaldu dute

Aurtengo hiri-koloniak apirilaren 11tik 22ra egingo dituzte Ugaoko eskolan, astelehenetik ostiralera 10:30etatik 13:30ak arte. Urtero bezalaxe, Goiztiarren zerbitzua ere izango dute interesdunek (10 umez osatutako taldea sortzen bada), haurrak 08:00etan eta 09:00etan uzteko aukeragaz

Haurrak, Herriaren Plazatik paseoan // Geuria

Aurtengo hiri-koloniak apirilaren 11tik 22ra egingo dituzte Ugaoko eskolan, astelehenetik ostiralera 10:30etatik 13:30ak arte. Urtero bezalaxe, Goiztiarren zerbitzua ere izango dute interesdunek (10 umez osatutako taldea sortzen bada), haurrak 08:00etan eta 09:00etan uzteko aukeragaz. Kolonia hauetan izena emateko azken eguna martxoaren 25a izango da, eta eskaera orria behar bezala beteta bidali beharko dute haurren guraso edo arduradunek.

Ugaoko Udalak herriko haurrentzat aisialdia eta denbora librea dinamizatzea bultzatzea eta gurasoek familia eta lan-bizitza uztartzea xede duten aurtengo hiri-koloniak 2011 eta 2017 urte bitartea jaiotako umeentzat izango dira (urte biak barne).

Haurren guraso edo arduradunek Udalak Jane jauregian utzitako eskaera orria behar bezala bete eta bertan entregatu beharko dute. Tramitea online egiteko asmoa dutenek Ugaoko Udaleko webgunera jo eta bertatik eskaera orria deskargatu, bete eta kultura.ugao@ortzadar.es helbidera bidali dezakete. Hirugarren modu bat ere badago interneten bidez izena emateko, inprimaki hau zuzenean betez.

Prezioak

Erroldatuak

  • Seme-alaba 1: 25 euro
  • Seme-alaba 2: 19 euro
  • Hiru seme-alaba: 12,50 euro

Erroldatu gabeak

87,50 euro

Izena eman duten pertsona kopuruak plaza kopurua gainditzen badu martxoaren 28an 16:00etan zozketa egingo duela azaldu du Udalak eta onartuen zerrenda hurrengo egunean argitaratuko dute Jan jauregiko sarreran: “Adierazitako epean kuota ordaindu barik duenak galdu egingo du plaza-eskubidea; berau, itxaron-zerrendako lehenengoarentzako izango da”, azaldu du Udalak.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak