Martxoaren 4an ospatuko du udalerriak bere sorreraren 642. urteurrena. Deabru Beltzak taldeak itxiko du ospakizuna
Udaleko Kultura sailak eta Historia Ezagutzeko Zentroak antolatu dute hiribilduaren sorreraren urteurrena. Hain zuzen ere aurten 642 urte bete ditu Ugao-Miraballes udalerriak. Hiribilduaren jatorria zein den ezagutaraztea da jardunaldi hauen helburu nagusia.
UGAOK 642 URTE – EGITARAUA
Martxoak 4, larunbata
09:00-10:30 Indaba lehiaketan izena ematea. Herriaren enparantza
12:00 Marrazki lehiaketaren sari banaketa eta ‘Kosmolariak eta ametsen kutxa’ kale animazioa Jane Jauregitik
13:00 Kalejira Laudioko Espalladoiro taldearekin
14:00 Indaba kazolak aurkeztea eta herri bazkaria
17:00 Indaba lehiaketako sari banaketa eta diskofesta
18:00 Diru-zorroen tailerra Gaztelekuan
19:30 Deabru Beltzak-en Su a feu ikuskizuna
