Ugaoko Udalak, Kultura Sailaren bidez, aisialdi-jardueren 2015-2016 ikasturteari ekin dio eta guztira bederatzi tailer eskaini ditu: jantzigintza (elebiduna), ziri-parpaila eta puntu teknikak (gaztelaniaz), eskulanak (gaztelaniaz), patch-work (gaztelaniaz), zur-lanketa (elebiduna), marrazketa eta pintura helduentzat (gaztelaniaz), umeentzako marrazketa (euskaraz), umeentzako eskulanak (euskaraz) eta jabekuntza (elebiduna).
Guztira, 107 parte hartzailek eman dute izena: herriko 90 lagun eta beste 17 udalerrian erroldatu gabekoak. Hamar inskribatuetatik zortzi emakumezkoak dira eta bi gizonezkoak.
