Martxoaren 29an Xurxo Ayán arkeologoak hitzaldia eman zuen Ugaon Altamirako leizea hizpide hartuta. Izan ere, azken urteetan eztabaida piztu da politikoen eta akademikoen artean Kantabriako kobazuloa irekitzearen eta zaintzearen kontura. Egun zabalik dago. Horren harira, Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea den arkeologo galegarrak, Altamira vista por los españoles liburua argitaratu du. Bertan leizearen bisita liburuak aztertzen ditu 2003tik. Horiek adierazten dutenaren arabera, Altamirako balore soziala nolakoa den azaleratu du Ayánek.
