Gaur bertan zabaldu dituzte Ugaoko Erdi Aroko azokaren ateak. Bertara gerturatu gara: ipuin kontalariekin, postuetako dendariekin, kale ikuskizunetako dantzariekin eta falkoneria ikuskizuneko protagonistekin gozatzeko aukera izan dugu.
Animalien inguruko azalpenak eman ostean, azkenean, jendeak (batez ere etxeko txikienek) espero zuen momentua iritsi da: hontzak, mozoloak, belatzak, zernikaloak eta beleak hegan ikustea. Herritarrek borobil bat osatu dute herriaren plazan eta animaliek ez dute hutsik egin: publikoa txundituta utzi dute hegoak astinduz eta ikuskizun paregabea eskainiz.
