2006 eta 2012 urteen artean jaio direnei daude zuzenduta Aste Santuko koloniak. Izena emateko epea irekita dago martxoaren 26ra arte
‘Hiri-koloniak Aste Santuan 2017’ programa berriro martxan jarriko du Ugaoko Udalak. 2006 eta 2012 urteen artean jaiotako umeek parte hartu ahal izango dute tailerrez eta jolasez osatutako programa honetan.
Aste Santuko koloniak apirilaren 10etik 12ra eta 18tik 21era bitartean izango da, 10:30etik 13:30ak arte, Leitoki ikastolaren instalazi0etan. Era berean, aurten ere ‘Goiztiarrak’ zerbitzua eskainiko dute 08:00etatik 09:00etara.
Parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute martxoaren 26a baino lehen Jane Jauregian. Horretarako, izena emateko fitxa bete beharko dute. Fitxa hori udal webgunean aurki daiteke eta ondoren kultura.ugao@ortzadar.es helbide elektronikora bidali behar da.
