→Ugao

Baltasar Delgado ‘Tarin’ Ugaoko azken gudarietako bat hil da 99 urte zituela

ugao baltasar delgado tarin gudaria 2017 heriotza ARGAZKIA burdin hesia ugaon

Gerra Zibila hasi zenean, 1936an, boluntario gisa aurkeztu zuen bere burua Baltasar Delgado ugaotarrak -Tarin ezizenez ezagunagoa- faxisten aurka egiteko.

Gerra Zibila hasi zenean, 1936an, boluntario gisa aurkeztu zuen bere burua Baltasar Delgado (Ugao, 1918) ugaotarrak faxisten aurka egiteko. 81 urte ondoren, ‘Tarin’ ezizenez ezagunagoa zen herritarra hil da 99 urte zituela Zeberioko Arbildu egoitetxean.

UGT-PSOE taldeko Gonzalez Peña Bataloian hartu zuen parte Delgadok. Orain dela gutxi, omenaldia egin zion Ugaoko Burdin Hesian elkarteak, baita Luis Etxeberria auzotarrari ere, “askatasunaren aldeko borrokan eskaini zuten borondategatik“, diote.

Argazkia: Burdin Hesia Ugaon
Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak