→Ugao

Barreterapia tailerra antolatu dute Ugaon Zainduz programaren barruan

Ugao-Miraballesko Gizarte Ekintza Sailak Barreterapia tailerra antolatu du Zainduz programaren baitan. Barreterapiaren bidez, oro har, eguneroko egoerak, eta zehazki, mendekotasun egoeran dauden pertsonen zainketekin lotutakoak beste modu batean jasotzea errazten da.

Ikastaroa apirilaren 18an, maiatzaren 16an eta 30an izango da 16:30etik 18:00etara Ugaoko Eguneko Zentroan. Parte hartu nahi duenak izena eman behar du udaletxean edo 688 679 667 telefonoan (Ana Vega).

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak