→Ugao

Genero berdintasunari buruzko marrazki lehiaketa martxan Ugaon

Gizon eta emakumeen arteko berdintasunari buruzko IX. Marrazki lehiaketa martxan jarri du Udalak. 6 eta 18 urte bitarteko ugaotarrek parte har dezakete lehiaketan eta hiru maila ezarri dituzte horretarako: 6-9 urte, 10- 13 urte eta 14-18 urte bitartekoak. Lanak aurkezteko epea irekita dago hilaren 18ra arte.

Maila bakoitzeko hiru sari egongo dira: saridunek 50 euroko balioa duten bonoak eskuratuko dituzte, eskola, kirol edo kultur materialetan trukatzeko. Era berean, partaide guztiek opari sinboliko bana jasoko dute. Sari banaketa azaroaren 25ean izango da 16:45etan udaletxeko areto nagusian.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak