Lan bila ari direnei zuzenduta dago Bideo-Kurrikuluma ikastaroa. Aurkeztu zure burua beste modu batean lelopean, parte hartzaileek teoria eta praktika ikasiko dute eta teknologia berriak erabiliz curriculuma egiteko aukera izango dute.
Ikastaroa doakoa da eta hilaren 16an, 17an eta 19an izango da Jane Jauregian, 17:00etatik 19:30era. Izena emateko epea irekita dago hilaren 12ra arte Gazteinfo bulegoan.
