Iaz Basauriko Artunduaga kiroldegian egin zuten Busti Zaitez! kanpaina
Iaz bezala aurten ere Ugaok bat egingo du Busti zaitez! kanpainarekin. Esklerosi Anizkoitza (EA) gaixotasun sendaezina dutenen aldeko sentsibilizazio kanpaina da eta ekimena uztailaren 9an, igandez, burutuko da Arandiako estali gabeko igerilekuetan.
Jarduera doakoa izango da eta 11:00etatik 12:00etara ekitaldi nagusia burutuko da: parte hartu nahi duenak igerian baino ez du egin beharko eta amaieran igerian egindako metro guztiak zenbatuko dituzte. Horrez gain, Esklerosi Anizkoitza zer den eta kanpaina honetan parte hartzeko eta laguntzeko erak azaltzen dituzten diptikoak eta informazioa banatuko dituzte. Era berean, EA gaixoen bizi-kalitatea hobetzeko diru-bilketa egingo dute.
