→Ugao

Erdi Aroko jantziak, Ugaoko marrazki lehiaketaren gaia

Ugao-Miraballeseko Historia Ezagutzeko Zentroak XIII. Marrazki lehiaketa antolatu du umeei zuzenduta. Aurtengo gaia “Erdi Aroko Jantziak” da eta lanak aurkezteko epea otsailaren 26an, ostiralez, 12:00etan bukatuko da.

Parte hartzaileak edozein teknika erabil dezake, hala nola, zerak, akuarelak edo ikatz-ziria eta denek “oparitxo bat” izango dute, adierazi dute antolatzaileek. Irabazleen izena martxoaren 4an publikatuko dute eta erakusketa egongo da Jane Jauregian.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak