→Ugao

11.000 euroan handitu ditu Ugaoko Udalak Gizarte Larrialdiko Laguntzak

ugao etxebizitzak 2015

Berrogeita bi familia ugaotarrek jaso dituzte 2016an oinarrizko gastuei aurre egiteko dirulaguntzak. Iaz GLLetara 60.747 euro bideratu zituzten.

Berrogeita bi familia ugaotarrek jaso dituzte 2016an oinarrizko gastuei aurre egiteko dirulaguntzak

Iaz 50.000 euroko partida bideratu zuen Udalak Gizarte Larrialdiko Laguntzetara (GLL). Aurtengo aurrekontuan, ostera, aipatutako diru poltsa 11.000 euroan handitu du. Horrela, ugaotar guztiek egindako eskariak ehuneko ehunean bete ahal izango dituela uste dute udal ordezkariek.

Iazko GLLetara bideratutako 60.747 euroetatik 54.565 Eusko Jaurlaritzak ordainduko ditu. Hortaz, Udalak 6.182 euro bideratu zituen iaz Gizarte Larrialdeko Laguntzetara. 2016an berrogeita bi familiak jaso dituzte oinarrizko gastuei aurre egiteko laguntza hauek.

Argindarra edo ura

Gizarte-bazterkeriarik gerta ez dadin edo halako bazterkeriak konpontzeko behar-beharrezkoak diren gastuak ordaintzeko nahiko baliabiderik ez dutenentzako dira Gizarte Larrialdiko Laguntzak. Oro har, argindarra edo ura moduko gastua arrunta ordaintzeko erabiltzen dira, baina ohiz kanpokoak ordaintzeko ere erabil daitezke.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak