→Ugao

Ugaok Gudariaren eta Milizianoaren Astea ospatuko du ekainaren 12tik 19ra bitartean

ugao historia astea 2015 burdin hesia

Burdin Hesia Ugaon taldeak V. Historia Astea antolatu du ekainaren 12tik 19ra Udalaren eta Ugaoko Historia Ezagutzeko Zentroaren babesarekin.

Burdin Hesia Ugaon taldeak V. Historia Astea antolatu du Udalaren eta Ugaoko Historia Ezagutzeko Zentroaren babesarekin. Horiek horrela, ekainaren 12tik 19ra bitartean Gudariaren eta Milizianoaren Astea ospatuko dute. Antolatutako ekitaldi guztiak doakoak dira eta jende guztiarentzako zabalik daude (ez da izenik eman behar).

V. Historia Astea – Egitaraua

Ekainak 12 – 25

10:00-13:00 / 17:00-20:00 Jane Jauregian, “Azken batailoia” erakusketa (Manuel Saravia). Irekiera ekainaren 12an 13:00etan

Ekainak 12, igandea

11:00 Ugaoko Burdin Hesiari bisitaldi gidatua. Jane Jauregia

Ekainak 14, asteartea

11:30 Felix Urrutikoetxea, Simon Agirre eta Gerra Zibileko biktimei omenaldia Herriaren enparantzan

19:30 Hitzaldia Jane Jauregian: “Euskal Polizia Motorizatua 1936-1937” (Aitor Miñambres, Berangoko Burdin Hesia Museo Memorialaren zuzendaria)

Ekainak 16, osteguna

19:30 Hitzaldia Jane Jauregian: “Euzkadiko gudarostea” (Francisco Manuel Vargas Alonso, historialaria)

Ekainak 19, igandea

11:00 Ugaoko Burdin Hesiari bisitaldi gidatua. Jane Jauregia

13:00 “Azken batailoia” erakusketaren bisitaldi gidatua

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak