→Ugao

Gure Esku Dagok Adierazpen Eguna egingo du hilaren 4an Ugaon

Ekainaren 4an, larunbatez, Ugaok Adierazpen Eguna ospatuko du udalerriko Gure Esku Dago taldeak antolatuta. “Erabakiaren aroan sartu garela eta erabaki nahi dugula ozen adierazi nahi dugu”, diote ordezkariek: “Egun honetan, ahalik eta ugaotar esanguratsu gehien eta anitzenak biltzen saiatuko gara”.

Ekitaldi nagusia 12:00etan izango da herriko plazan. Bertan, Ugaoko Gure Esku Dago taldeak prestatutako manifestua sinatzeko aukera egongo da: “Modu honetan manifestuan adierazitakoak herri izaera duela eta Ugaoko herria ordezkatzen duela jasota geratuko da”, diote. Ondoren, 13:00etan triki-poteoa egongo da.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak