→Ugao

Hirigintza Planaren hurrengo faseetarako ugaotarren partaidetza bilatuko du Udalak

ugao etxebizitzak 2015

Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren (HAPO) lehenengo fasea gauzatu du aurten Ugaoko Udalak. Hurrengo faseak era mailakatuan gauzatuko dira.

Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren (HAPO) lehenengo fasea gauzatu du aurten Ugaoko Udalak, hiri-plangintzaren arau subsidiarioak berraztertu eta udalerriaren egungo errealitatera egokitzeko helburuarekin. Modu horretan, HAPOaren aurrerapenaren agiria eta Ingurumen Iraunkortasunari buruzko txostena egin ditu Estudios Albia enpresak.

Lan hauek egiteko Bizkaiko Foru Aldundiaren diru-laguntza jaso du Ugaoko Udala. Hain zuzen, 23.206,93 euroko diru-laguntza izan du.

HAPOaren hurrengo faseak datozen ekitaldietan burutzeko asmoa du Udalak eta horretarako herritarren partaidetza bilatuko duela iragarri du.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak