→Ugao

Hiru hilabete bete ditu Gernika enparantzako txandakako aparkalekuak

Gernika enparantzako parkinga / Geuria

Iazko irailaren amaieran ireki zuen Udalak Gernika enparantzako txandakako aparkalekua. Hiru hilabete joan dira ordutik: “Balorazioa oso ona da, doakoa da, trafikoaren mugimendua ahalbidetzen du eta horrek on egiten die merkatariei eta herriak eskaintzen dituen zerbitzu eta ekintza ezberdinei”, iritzi dio Ekaitz Mentxaka alkateak. Institutu berriaren aurrean dagoen aparkalekutik gertu dago txandakakoa. Biak ala biak autoa doan uzteko aukera dira. Egun, 32 autok aparkatu dezakete txandakakoan. Etorkizunera begira, bi aparkalekuak apur bat handitzea ez du baztertzen Udalak.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak