Ugao-Miraballes udalerriak atletismoko klub propioa izango du denboraldi honetan: Ugaoko Hiru Iturri Atletismo Kluba. Gaur egun klubak jarduera-lizentzia autonomikoa du, “baina datozen urteetan ez dugu baztertzen nazio-lizentzia lortzea”, dio Elixabete Gonzalez klubeko presidenteak: “Hasiberria den heinean proiektua txikia da, baina Hiru Iturri Atletismo Klubeko kideok hazten joatea espero dugu”.
Gonzalezek alboan ditu Joel Gonzalez, Javier Berasategui, Faissal Ghassmi, Salome Larrabide, Asier Gorrotxategi, Pedro Maria Diez eta Goizargi Aierdi. Hain zuzen, horiek dira gaur egun kluba osatzen duten kideak. “Aipamen berezia zor diogu Basauriko Artunduaga Klubeko Pedro Torres kideari. Bere ezagutzei esker, Ugaoko atletismo taldearen lehenengo urratsak ematea lortu dugu. Era berean, Ekaitz Mentxaka Ugaoko alkatearen babesa goraipatu behar dugu”, dio Gonzalezek
