Ugao-Arrankudiaga-Zolloko Asanblada Feministak emakume errefuxiatuei buruzko hitzaldia antolatu du abenduaren 15ean, ostegunez, Ugaoko Jane Jauregian 18:30etik aurrera, Harile Kultur Elkartearekin eta Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformarekin lankidetzan.
‘Ongi etorri, Euskal Herria herri babesa’ izenburupean, emakume errefuxiatuen borroka hizpide izango dute Ana Elena Altuna eta Inma Mata (Caravana a Grecia) eta Maria Luisa Menendez (Ongi Etorri plataforma) hizlariek.
Emakumeak eta espetxea
Era berean, abenduaren 22an kafe-tertulia antolatu du Asanblada Feministak Dorretxea Herriko Tabernan 18:30ean, ‘Emakumeak eta espetxea’ gaia hizpide hartuta. Bertan, Irati Tobar, Olatz Dañobeitia eta Arantza Garballo izango dira hizlari.
