Ugao-Miraballesko Historia Ezagutzeko Zentroak ‘Inmigrazioa Ugao-Miraballesen’ ibilbide gidatua antolatu du urtarrilaren 29an 11:30etik aurrera Jane Jauregitik. Iñaki Garcia Uribe ugaotarra hizlari izango da eta udalerriaren hazkundea izango da gai nagusia:
“Ugao-Miraballes udalerria industrializazioarekin eta Altos Hornos de Vizcaya-ren enpresa laguntzaileekin hazi zen. 1890.urtean 450 biztanle ginen; hamar urte ondoren, 1.300 eta, gaur egun, 4.100. Nortzuk eta zergatik iritsi ziren Ugaora?”.
Hiritiko ibilbidea izango da, lau kilometro ingurukoa eta zailtasunik gabekoa. Hala ere, antolatzaileek gomendatzen dute oinetako erosoak eramatea. Ekintza doakoa izango da. Informazio gehiagorako edo erreserba egiteko 946 480 704 telefonoa dago.
Argazkia: Talleres de Miravalles :: Iñaki Garcia Uribe
