Ugaok XII. Jardunaldi Mikologikoak hartuko ditu urriaren 27tik 30ra bitartean. Historia Ezagutzeko Zentroak antolatzen du udazkenero jarduera, Fungipediako mikologoen eta herritarren laguntzarekin. Nabarmenetzen diren ekintzen artean daude sukaldaritza tailerra, perretxiko-bilketa Sarria-Murgian eta perretxikoen erakusketa.
Ugaoko XII. Jardunaldi Mikologikoak – Egitaraua
Urriak 27, osteguna
18:00-21:00 Sukaldaritza mikologikoa: tailerra eta dastaketa (izena eman behar da. 5 euro)
Urriak 29, larunbata
08:00 Mendi irteera: Sarria-Murgia (izena eman behar da. Doan)
Arratsaldean: goizean jasotako perretxikoen sailkapena eta aukeraketa Jane Jauregian
Urriak 30, igandea
11:00-14:00 Perretxikoen erakusketa Herriaren enparantzan
