→Ugao

Jostailuak eta elikagaiak bilduko dituzte Ugaon, behar dutenen artean banatzeko

Gabonak direla eta, Ugao-Miraballesko Udalak jostailuak eta galkorrak ez diren elikagaiak bilduko ditu udalerriko umeentzat eta Caritasentzat. Bilketa udaletxean egingo da, abenduaren 16ra arte (08:30etik 14:30era).

BANAKETA GIZARTE ZERBITZUETAN

Jasoko diren jostailuak abenduaren 18an, 21ean eta 22an banatuko dituzte. Horretarako, jostailuak jaso nahi dituzten familiek eskaera egin behar dute Udaleko Gizarte Zerbitzuan hilaren 14tik 16ra bitartean, 08:30etik 14:30era.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak