→Ugao

Kontratazio Zentralekin gastu publikoan aurreztuko du Ugaoko Udalak

ugao udaletxea

Udala Bizkaiko Foru Aldundiko Kontratazio Zentralera atxiki da. Modu horretan, gastu publikoa eutsi eta aurrezte politika areagotuko du.

Udala Bizkaiko Foru Aldundiko Kontratazio Zentralera atxiki da. Modu horretan, gastu publikoa eutsi eta aurrezte politika areagotuko du

Legegintzaldiko erabaki ekonomikoetan izan duen gastu publikoaren euste eta aurrezte politika areagotuko du Ugaoko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiak martxan jarritako Kontratazio Zentral berrira atxikitzearekin batera. Izan ere, hainbat zerbitzu merkeago izango ditu Udalak aipatutako Zentralak eskaintzen dituen lanak eta hornidurak kontratatuz gero. Ekimen honen helburua kontratazioaren kudeaketa administratiboa neurtzea, erraztea eta nean dirua aurreztea den arren, xede nagusia erosketen eta kontratazioen kostuak gutxitzea da. Honek guztiak kontratazio publiko eraginkorragoa ahalbidetzea espero dute Udaleko agintariek.

Zerbitzu zentralizatuak

Udalak modu zentralizatuan eskuratu ahal izango dituen ondasun, lan eta zerbitzu batzuk honako hauek dira: ibilgailuak, berokuntzarako erregaiak, energia elektrikoa, fotokopiagailuak, desfibriladoreak, informazioaren tratamendurako sistemak eta ekipoak, bulegoko altzariak, eraikinen eta zentroen garbiketa zerbitzua, posta eta telegrafia zerbitzua, igogailuen mantentze-lanak eta aseguruak, besteak beste.

Kontratazio Zentral honek eskainitako zerbitzuak eta hornidurak erabiltzea da Udalaren asmoa, “betiere Zentral honek enpresa esleipendunekin izenpetutako hitzarmen esparruetan ezarritako baldintzekin eta prezio murriztuekin”, diote udal ordezkariek.

Herrian gastua

Era berean, Udaletik adierazi dutenez, “atxikitze hau gauzatu arren, posible dugunean, herriko komertzioetan ere erosketak egiten jarraituko dugu. Izan ere, Kontratazio Zentralera atxikitzeak ez gaitu ehuneko ehunean lotzen, Udalaren erabakia da noiz gura dugun Zentralaren eskaintzetara batu edo guk gure kabuz aurrera egin, alegia, askatasun osoz joka dezakegu erabakitzerako orduan”.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak