→Ugao

La Gallina Vasca, Espainiako Fanzine onenen artean

Bartzelonako Saló del Còmic-ek La Gallina Vasca aldizkari satirikoa izendatu du Espainiako 2015eko Fanzine Onena sarirako. Mila eta Esther andreak zuzendari dituen Euskal Oiloan hainbat komikigilek hartzen dute parte, tartean, Muriel, Antonio, Aiert eta Arkaito, azken hau GEURIAn ere hilero kolaboratzaile.

Maiatzaren 6ean izango da sari-banaketa. Euskal aldizkari umoretsu honetaz gain, Nimio, Zócalo Fanzine, Fanzipote eta Paranoidland izendatuta daude. Sari-banaketa baino lehen, topaketa egongo da izendatuekin eta fanzineen zaleekin 16:00etatik aurrera Fira Barcelona Montjuïc-en. Aldizkari bakoitzaren ibilbidea eta euren ezaugarriak azalduko dituzte protagonistek.

2009ko abuztuan kaleratu zen La Gallina Vasca-ren lehen alea, Patxi Lopez lehendakari izan eta gutxira: “Nuevo lendakari, nuevo aldizkari!” titularrarekin. Ordutik, 129 ale kaleratu dituzte eta euro bateko salmenta prezioa mantentzen dute.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak