Langile bat hil egin da Ugaon zuhaitz batek harrapatuta
Gaur arratsaldean, 16:00ak aldera 51 urteko langile bat lan-istripu baten ondorioz zendu da Ugaoko Usila auzoan, zuhaitz batek azpian harrapatuta. Segurtasun Sailak azaldu du emergentzia zerbitzuak abisua jaso bezain pronto bertara hurbildu direla eta gizona suspertsen saiatu badira ere bertan zendu dela.
Kopiatu eta itsatsi URL hau zure gunean kapsulatzeko
Kopiatu eta itsatsi kode hau zure gunean kapsulatzeko