Ugaoko Historia Ezagutzeko Zentroak umeentzako marrazki lehiaketa jarri du martxan beste urte batez. Aurten 14. edizioa izango da eta Ugaoko nire leku kuttuna izango da lehiaketako ardatz.
Lau kategoriatan banatuko dute lehiaketa: Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntzako 1. ziklokoa, Lehen Hezkuntzako 2. ziklokoa eta Lehen Hezkuntzako 3. zikloa.
Lanak aurkezteko epea zabalik dago otsailaren 24ra arte (14:00ak arte) Jane Jauregian, eta martxoaren 2an lan guztien erakusketa egongo da ikusgai.
