→Ugao

Migratzaileentzako laguntza-ildoak aktibatzeko konpromisoa hartu du Ugaok, Euskararen Nazioarteko Egunaren markoan

Ugaoko udaletxea // Geuria

Ugaoko Udal taldeek Euskararen Nazioarteko Eguneko Adierazpena onartu dute, eta hartu beharreko konpromiso guztien artean migratzaileentzako laguntza-ildoak aktibatzearena ageri da, zeinaren bitartez euskara ikasteko eta euskal kulturara hurbiltzeko aukera eskaintzen zaie. Udaletik azaldu dute aurrerantzean proiektuarekin martxan jarriko direla. Gainontzeko konpromisoen inguruan, Udalak hurrengoak iragarri ditu argitaratu berri duen prentsa oharraren bidez:

  • Covid-19 pandemiaren krisiak euskararen normalizazioan sorraraziko kalteak eta beraiei aurre egiteko kontingentzia plana egitea
  • Administrazio publikoen kontratazioen ziurtagiriak –Bikain eta Bai Euskarari, besteak beste- bateratu eta indartzeko neurriak hartzea
  • Euskararen erabilera sustatzen duten hainbat tresna bultzatzea, hala nola, softwarea eta oinarrizko aplikazioak euskaraz, aisialdirako IKT produktuak, .eus domeinua eta euskararen erabilera interneten
  • Euskararen erabilera eta presentzia bermatzea erabiltzen ditugun komunikabide guztietan
  • Kirolaren euskalduntze-bidean lan egitea, federazioarekin eta tokiko klubekin elkarlanean
  • Gatzeentzako euskarazko aisialdi-zerbitzuak sustatu eta zabaltzea
  • Familia-eremuetan euskararen erabilera eta  transmisioa sustatzea
  • Herriko gizarte eragile eta euskalgintzarekin batera elkarlanari eustea
Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak