Abenduaren 16an, ostiralez, Ugaoko Sarea eta Sarea Txiki abesbatzek ohiko Gabonetako kontzertu korala eskainiko dute. Hitzordua 20:00etan izango da Udiarragako Ama Birjinaren baselizan. Kontzertu honen bidez urteko ibilbidearen balantzea egingo dute.
Aurtengo kontzertuan tradiziozko euskal kantutegiko zein beste nazio batzuetako Gabon kanten errepertorioa eskainiko dute.
