Siroka taldeak Luis Vil zuzendariarekin Ugao eta Basauri herrietan grabatutako ‘Eskuak eta Bideak’ film-klip berria aurkeztu du ekainaren 9an Dorretxean, Ugaoko Herriko Tabernan.
Sirokak 5 diska argitaratu ditu: Haize berriak (2010), Karosi (2011), 3.SZN (2013), Malutak (2015) eta Ura (2016). Gaur egun honakoek osatzen dute Siroka taldea: Maria Rivero, David Ciro Sierra, Asier Martin eta Gorka Chamorro.
