Ugaoko tren geltokian obrak abiaraziko zituela adierazi zuen Renfek uztailean. Espainiako Burdinbide Sarearen arabera, obrak uda bukatu ondoren hasi behar zituzten eta dagoeneko lanean hasi dira. Urria amaieran eremua hesiz inguratu zuten.
Uztaileko datuen arabera, obrak hamaika hilabetez luzatuko dira eta 1.033.000 euro inbertituko ditu Renfek irigarritasun lan horietan: Udiarraga kaletik geltokiko sarreraraino igogailu bat eta beste bi geltokiaren barrualdean, nasa batetik bestera bidea errazteko. Era berean, bestelako hobekuntzak egingo dituzte, hala nola, argiztapena, zorua, eskudelak eta bi markesina.
