Martxoaren 9an Ugao-Miraballesko 2016ko Jai Batzordea eratu zuten eta Udiarraga jaietako programa zehazteko pausoak ematen hasi zituzten. Horretarako, herritarren iritzia jakin nahi dute eta inkesta ireki dute erabakitzeko zein musika taldek joko duen irailaren 9an, ostiralez. Inkesta martxoaren 18ra arte egongo da zabalik.
Parte hartzaileak bi aukera hautatu behar ditu: teloneroa eta punta-puntako taldea. Honako hauek dira aukerak:
Teloneroak: Eskean Kristo, Enkore, Emon eta Guda Dantza.
Punta-puntako taldeak: Kaotiko, ETS (En Tol Sarmiento), Hesian, Itziarren Semeak eta Ze esatek!
