☉ Ugao
Abenduko hurbileko produktuen merkatua antolatu du Ugaok domeka honetan
Abenduaren 19an, datorren domekan, Abenduko Merkatua prestatu du Ugaoko Udalak Gorbeialde Landa Garapenerako Alkarteagaz eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesagaz

Abenduaren 19an, datorren domekan, Abenduko Merkatua prestatu du Ugaoko Udalak Gorbeialde Landa Garapenerako Alkarteagaz eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesagaz. “Herri bat merkatu bat” lelopean, landa eremuko produktuak eskuragarri izango dituzte herritarrek 10:00etatik 14:00ak arte Herriaren enparantzan. “Azoka honen bidez, tokiko produktuen bikaintasuna eta inguruko ekoizleen lan ona nabarmendu nahi dira. Zentzu honetan, Udalak dei egiten die ugaotar eta bisitariei azokara gerturatu eta bertako produktuak kontsumitu ditzaten. Horrela, kalitatezko produktuak erosteaz gain, sektore horren jarduera berreskuratzen lagunduko dugu”, azaldu du Ugaoko Udalak.
Urtero bezala, merkatuan erosketak egiteagatik tokiko produktu lote baten zozketan parte hartzeko aukera izango dute bezeroek.
☉ Ugao
Jasangarritasunaren aldeko Scape Rooma antolatu dute asteburuan, Ugaon
Jarduera honetan, parte-hartzaileak “jasangarritasunaren aldeko scout talde” bihurtuko dira eta adimen joko jakin batzuekin lan egin beharko dute

Datorren irailaren 23an GJH Scape Rooma antolatu du Ugaoko Mirabatxo klubak Jane jauregian. Ugaoko Udalak babestutako jarduera hau 2013 eta 2015 urteen bitartean jaiotako gaztetxoei zuzenduta dago eta bertan, parte-hartzaileak “jasangarritasunaren aldeko scout talde” bihurtuko dira.
Escape room honen helburua 2030 Agendaren bereizgarriak biltzea izango da, eta horretarako logika eta dimen proba jakin batzuk gainditu beharko dituzte jokalariek.
Parteide kopuru handiena izateko asmoz, hiru txanda antolatu dituzte: 17:00etan, 18:00etan eta 19:00etan. Jardueran izena emateko azken eguna irailaren 20a izango da eta bi modutan egin daiteke: 946 480 704 telefono zenbakira deituz edo Jane jauregian, aurrez aurre.
Bestalde, ikasturteak ateak zabalduko dizkio Ugaoko Gaztelekuari ere: irailaren 21ean hasiko du zerbitzua (datorren ostiralean) 17:30etatik 21:00ak arte larunbatero eta 18:00etatik 21:00ak arte, igandero.
☉ Ugao
Aritz Irazabal ugaotarrak Euskal Pentatloiko finala jokatuko du Azpeitian
Irazabalek 13:37 denborarekin lortu zuen sailkapena eta hilaren 23an Aimar Irazabal anaia laguntzaile izango du Azpeitian

Ugaotarrak lehen mailako pentatloi sariko finala jokatuko du irailaren 23an Azpeitiko zezen plazan, joan den hilaren 9an jokatutako kanporaketan bosgarren postua eskuratu ostean: “12 kirolari izan ginen eta bosgarren postua eginda lortu nuen finalerako sailkapena”, azaldu dio GEURIAri ugaokoak. Irazabalek 13:37 denborarekin lortu zuen sailkapena eta hilaren 23an Aimar Irazabal anaia laguntzaile izango du beste bost kirolarirekin batera.
☉ Ugao
Argazkiak | 320 lagunek hartu dute parte Ugaoko jaietako Herri Indaba Janean
Ugaoko frontoian eta alboko karpan ez zen leku gehiagorik izan bazkaltiar gehiagorentzat, Harile Kultur Elkartetik azaldu digutenez

Harile Kultur Elkarteak, urtero bezala, Herri Indaba Jana prestatu zuen atzo Ugaoko jaietan eta jarduerako utzitako momentu batzuk bidali dizkigute erredakziora. Urteroko jarduera honek 320 lagun batu zituen atzo eta frontoia zein alboko karpa goraino egon ziren bazkalorduan.
☉ Ugao
Argazkiak | Ugaoko jaiak mela-mela eginda hasi dituzte txupinazoarekin
Herriaren plazara heltzean, txupinazorako minutu bi falta izan direnean euri zaparrada itzela bota du eta herritarrak ahal izan duten lekuetan ezkutatu dira

Gaur bertan hasi dira Ugaoko jaiak. Jaio berriei ongietorria ematen eta kuadrillen kalejirarekin hasi da herriko jaien ospakizuna. Herriaren plazara heltzean, txupinazorako minutu bi falta izan direnean euri zaparrada itzela bota du eta herritarrak ahal izan duten lekuetan ezkutatu dira: udaletxean, elizako arkupean, bolatokian, tabernetan, eszenatoki azpian…
☉ Ugao
Bideoa | Euripean hasi dituzte jaiak Ugaon!

Eguna eguraldi onarekin hasi bada ere, Ugaoko jaietako txupinazoa botatzerako orduan euri-zaparrada gogorra bota du. Ustekabean harrapatu ditu hainbat ugaotar eta pregoiaren eta txupinazoaren momentuan aterpeen bila sakabanatu dira herritarrak. Hala eta guztiz ere, Bernar Pascualek irakurri du bere pregoia eta Ekaitz Mentxaka alkateak txupinari su eman dio. Horrela hasi dira Ugaoko jaiak!